XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AIZU, AIZU, HAU ITXI ETA IREKI EGITEN DA, E! Bigarren egunean ere broma gutxi oraindik, eskuak itxi, fuerte estutu, hantxe izerdia zeriola behatz tartetik.

Pixagalea etorrita ere komeriak ziren baimena eskatzeko orduan.

Proxpero gizarajoak agudo ikasi zuen, baina ondoren zetorrena esaten ikastea ederki kosta zitzaion: .

Maixtrak ere, pixkat lasaitzearren, bigarren egunean egurrezko estutxe polit bat erregalatu zion.

Gure Proxperok baita kontent aski hartu ere.

Bere eserlekura joan eta han egon zen bere hari harrituta begira: jira hona, jira hara, buelta hona, buelta hara; a ze nolako kajatxo polita zuen.

Horrela zebilela bere harekin... KRAXK! tapa mugitu zitzaion.

Proxpero altxa zen bere mahaitik bala bezala eta honela esan zion bere maixtra Begoñari: - Aizu, aizu, hau itxi eta ireki egiten da, e! - .